Baionak iazko lezioa ikasi duela iduri du. Iaz, Italiako Viadanaren aurka partida galdu zuen, baina atzo ez zion inolako aukerarik utzi Italiako beste talde bati, Erromari. Erasoko puntu gehigarria ere eskuratu zuten baionarrek, lau entsegutik gora sartu baitzituzten. Hortaz, bost puntu sartu zituzten Aturri eta Errobi bitarteko jokalariek.
Partidak kolore bakarra izan zuen, edo, hobeki erran, bi kolore: Baionaren zuria eta urdina. Lehen zatian jadanik 33-3 irabazten zuen Baionak, eta bost entsegu sartuta erasoko puntu gehigarria segurtatua zuen.
Bigarren zatian, erakustaldiak jarraitu zuen, eta Erromak puntu bakar bat sartzerik ere ez zuen izan. Azkenean, 61-3 bukatu zen partida. Garaipen horrekin, sailkapeneko lehen postuan daude baionarrak. Hurrengo astean, euskaldunek Parisera joan beharko dute, hango Racing Metro taldearen aurka jokatzera. Partida interesgarria izanen da, Top14an bi taldeek elkarren aurka jokatu baitute jadanik. Abuztuaren 26an izan zen, hain zuzen ere, eta orduan Frantziako hiriburuko taldeak irabazi zuen (18-9). Aukera polita izanen da, beraz, Baionarentzat hurrengo asteko partida, ordaina emateko.
Baionak oso erraz irabazi dio Erromari (61-3)
Lapurtarrak nahierara aritu dira Challenge Kopako estreinakoan, eta erasoko puntu gehigarria eskuratu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu