Baionak sufrituta irabazi du Bordelen

Bordeleren zelaian 6-12 irabazi eta gero, Lapurdiko taldeak Europako Challengean sartzeko aukera du

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2012ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Joan zen larunbatean etxean galdu eta gero, Baionak Bordeleri irabazi zion, atzo, Akitaniako hiriburuan (6-12). Garaipen horrekin, final-laurdenetarako sailkatzeko aukerak mantentzen ditu Jean-Pierre Elizalderen taldeak. Hala ere, Londres Waspsek huts egitea beharko du, ligaxkako lehen postua lortzeko eta final-laurdenetarako txartela ukateko.

Atzokoa ez zen oso partida ikusgarria izan. Bordelek aldaketa anitz egin zituen, larunbatean Baionan irabazi zuen taldearekin alderatuta. Baionak ere, sei jokalari aldatu zituen hitzordu horretarako. Joko baldintzak ere ez ziren oso onak izan, laino sakona egin zuelako Bordelen.

Lainoaren tartetik, bi taldeak jokatzeko asmoz zelairatu ziren. Asmo on horien ondorioz, lehen zatian joko anitz ikusi zen. Hala ere, partidak maila txarra izan zuen peto sobera egin zituztelako bi taldeek. Baionak Bordelek baino sendotasun gehiago erakutsi zuen, aitzinean batik bat.

Minutuak aitzina joan ahala, baina, partidaren erritmoa jaisten joan zen. Bi taldeen defentsek gaina hartu zioten erasoei. Baionak, adibidez, ez zuen asmatu kontaktuetan nagusitzen, eta aitzinatu ezinaren ondorioz ez zuen Bordeleren defentsa arriskuan ezarri. Bordele ere antzera ibili zen, nahiz eta bizpahiru jokalditan gibeleko gazteek Baionaren defentsa zulatu zuten.

Azkenean, entsegurik ezin sartu eta ostikadek erabaki zuten partida. Joko horretan, Baionak aitzinean izandako indarrak abantaila eman zion. Benjamin Boyetek lau zigor kolpe sartu zituen. Parean, Bordelekbi zigor kolpe bakarrik sartu ahal izan zituen: 6-12.

Emaitzarekin konforme zeuden baionarrak, partida handia ez jokatu arren. «Gure egoeran irabaztea da axola duen bakarra», adierazi zuen Didier Faugeron Baionako entrenatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.