Ballackek erretiroa hartu du, 36 urterekin
FUTBOLA. Michael Ballack alemaniarrak bukatutzat eman du bere kirol ibilbidea, 36 urterekin. Chemnitzer, Kaiserslautern, Bayer Leverkusen, Bayern Munich eta Chelsean aritu da, eta haiekin palmares bikaina pilatu du: Alemanian, lau liga, hiru kopa eta ligako kopa bat; eta Ingalaterran, liga bat, hiru FA kopa, eta superkopa eta ligako kopa bana. Selekzioarekin munduko txapeldunorde izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu