Barakaldo-Valdezcaray, Vueltako laugarren etapa
TXIRRINDULARITZA. Datorren urteko Espainiako Vueltak ia lau etapa egingo ditu osorik Euskal Herrian. Iruñean hasiko da itzulia, taldekako erlojupeko batekin, eta Vianara iritsiko dira bigarren etapan. Hirugarrenean Oiondik abiatu eta Arratera iritsiko dira —behin bakarrik igoko dute—, eta laugarrena Barakaldon hasi eta Valdezcarayn amaituko da, Errioxan —Urduña igoko dute etapa horretan—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu