Barriola eta Eugik irekiko dituzte final-laurdenak

Tolosako Beotibar pilotalekuan neurtuko dituzte indarrak (ETB 1 22:30)

Imanol Magro Eizmendi.
2004ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Gaur hasiko dira Tolosako Beotibar pilotalekuan aurtengo EPELeko Eskuz Banakako Txapelketako final-laurdenetako partidak (17:00etan). Bertan Patxi Eugi eta Abel Barriolak biak ala biak txapeldun ohiak neurtuko dituzte indarrak. Txapelketa hasi aurretik faboritotzat jotzen ziren pilotarien sasoia neurtzeko parada iritsi da, eta kantxaratzen lehena 2002ko irabazlea izango da: Abel Barriola.

Patxi Ruizen lesioak eta Aimar Olaizolak onartu duen sasoi puntu eskasak finalera iristeko hautagai garbi bezala kokatu dute atzelari leitzarra. Ia pilotari guztiekfaboritoa izatearen zama uxatu duten kanporaketa hauetan Barriolak sortu du konfidantza gehien zalegoaren artean. Pilota hautaketa egunean «jokatzeko irrikitan» zegoela onartu zuen leitzarrak. Ez da harritzekoa, Abelek jakin baitaki bere doaiak iazko azken fasean erakutsi zuen mailatik haratago doazela, eta zalantzak uxatzeko gogoarekin kantxaratuko da. Aurrean, txapelketa nagusian inoiz baino goizago sartu den pilotaria izango du: Patxi Eugi. Aoiztarrak txapelketa lau aldiz eskuratu baldin badu ere aurtengo edizioko kanporaketa guztiak jokatu behar izan ditu. Lehengo partidan erraz gailendu zitzaion Bengoetxea VI.ari, partida hartan eskua mindu zuen eta zalantzak sortu ziren aurrelari nafarraren errendimenduaren inguruan. Hala ere hurrengo kanporaketan duda guztiak uxatu zituen Iñigo Pascual erraztasunez menderatu ostean. Astean zehar Abel Barriolak azpimarratu duen bezala Patxi Eugi ofizio «handiko» pilotaria da eskuz banakakoan, Aoizko txakur zaharrak garesti salduko du azken faserako txartela.

Bihar Iruñeko Labriten,Olaizola I-Mtnez de Irujo

Final-laurdenetako bigarren kanporaketa bihar jokatuko Iruñeko Labriten (TVE1, 18:00). Bertan Martinez Irujok ,lehen kanporaketetako ezuste handiena, Asier Olaizolaren kontra arituko da. Olaizolatarren sendiko nagusienak gaur debutatuko du aurtengo txapelketa nagusian. Nahiz eta iazko lau hoberenen artean ez egon, goizuetarrak Beloki lesionatuaren tokia bete du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.