Abel Barriolak min du orkatilan, eta jokatzeko moduan ez dagoela erabakita, lau t'erdiko finala astebete atzeratzea eskatu du. Lesioa izanda, bere eskubidea da finala atzeratzea, eta itxura guztien arabera, hilaren 17an jokatuko da Juan Martinez Irujoren eta Barriolaren norgehiagoka.
Joan zen igandean Aimar Olaizolaren kontra jokatu zuen Barriolak lau t'erdiko final aurrekoa, eta orkatilako minez amaitu zuen. Atzo, finala jokatuko den Gasteizko Ogeta frontoian izan zen entrenatzen, eta orkatila ez zaiola osatu konturatu zen. Beraz, finala atzeratuko du.
pilota
Barriolak lau t'erdiko finala atzeratuko du, orkatila ez duelako ondo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu