Abel Barriolak ez du jokatuko Binakako Txapelketako Iruñeko biharko partida. Hala erabaki zuen atzo, azken proba egin ostean. Ezkerreko eskumuturrean kolpe bat dauka —joan den ostiralean hartu zuen kolpea, Gernikan—, ez da garaiz osatu eta Javier Zabaletak ordezkatuko du bihar. Etxarrengo atzelari gaztea Xalarekin ariko da, Olaizola II.aren eta Beginoren kontra.
Bilboko frontoi berrian entrenatzen ari zela jaso zuen atzo albistea Zabaletak. «Ez nuen inondik inora ere espero. Debutatu eta bi hilabetera enpresak horrelako erronka baterako deitzea sekulako ezustekoa da», esan zuen.
Barriolak min du ezkerreko eskumuturrean, eta Zabaletak ordezkatuko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu