Athleticek Bartzelona izango du aurkari Espainiako Kopako final-zortzirenetan, gaur Madrilen 13:00etan egindako zozketak erabaki duenez. Han jokatuko dute joaneko partida, abenduaren 22an. Itzulikoa Bilbon, urtarrilaren 5ean.
2009an biek jokatu zuten Kopako finala, Valentzian, eta Bartzelonak irabazi zuen titulua. 4-1 nagusitu zitzaion finalean Athletici.
Final-zortzirenetako kanporaketak
Bartzelona-Athletic.
Betis-Getafe.
Almeria-Mallorca.
Kordoba-Deportivo.
Valentzia-Vila-real.
Sevilla-Malaga.
Real Madril-Levante.
Atletico Madril-Espanyol.
Athleticek Bartzelona kanporatuko balu, final-laurdenetan Betis-Getafeko kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko luke (urtarrilak 12-19). Finalerdietan Almeria-Mallorca eta Kordoba-Deportivoko baten kontra (urtarrilak 26-otsailak 2).
Finala apirilaren 20an izango da.
futbola
Bartzelona-Athletic Espainiako Kopako final-zortzirenetan
Joaneko partida han jokatuko dute, abenduaren 22an. Itzuliko partida Bilbon, urtarrilaren 5ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu