Partida ona egitea. Hori da Amaya Sport San Antonioren helburua. Bartzelonaren aurka jokatuko du gaur, Palaun (20:00). Taldeak arazo ekonomikoak dituela jakin da azken egunotan, eta jokalariak irudi eskubideak jaso gabe daudela. Juanto Apezetxea entrenatzaileak, hala ere, burua kirol arloan dutela azpimarratu du, norgehiagokaren atarian. «Partida ona egin nahi dugu, eta ahal bada, emaitza ona lortu».
Liderraren aurka punturen bat eskuratzea ez dela batere lan erraza izanen argi du Apezetxeak. Palaun jokatzea, hala ere, edozein talderentzat pizgarri dela erran du. «Partida ona egiten badugu, lor dezakegu zerbait». Bartzelonak 37-31 galdu zuen igandean Espainiako Kopako finala, Atletico Madrilen aurka. Porrot hori ahaztu nahiko dute kataluniarrek, zalantzarik gabe, eta horrek are arriskutsuago bilaka ditzake.
Niko Mindegiak ezin izanen du jokatu gaur, oraindik ez baita osatu. Sorbalda minduta dauka. Herdeiro Lucau atezaina, eta Iñaki Peciña, David Jimenez eta Alberto Arrizabalaga jokalariek ere arazo fisikoak dituzte. Entrenatzaileak espero du, dena den, jokatzeko moduan izatea. Azken unera arte, hala ere, ez du deialdia zehaztuko.
Bartzelona ezustean hartzera
Amaya Sport San Antoniok Palaun jokatuko du gaur, emaitza ona lortzeko asmo argiarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu