Saskibaloia

Bartzelona izango da Tauren aurkaria ACBko finalean

Atzo lortu zuen sailkapena, Unicajari luzapenean 86-78 irabazita. Ostegunean hasiko da finala, Gasteizen.

2009ko ekainaren 7a
09:19
Entzun
Tau Baskoniak badu kontrarioa Espainiako ACB Ligako finalean: Bartzelona. Atzo gauean lortu zuen honek sailkapena, finalerdia 2-1 irabazita Unicajari. Hirugarren partidan 86-78 nagusitu zitzaion, luzapenean.

Bartzelona 86 (23+22+14+13+14): Lakovic (6), Navarro (18), Basile (14), Andersen (17), Santiago (3); Vazquez (6), Grimau (12), Ilyasova (5), Sada (5).

Unicaja 78 (19+19+19+15+6): Cabezas (15), Gomis (9), Welsch (4), Jimenez (4), N'Dong (11);Kelati (10), Cook (4), Gabriel (7), Archibald (14).

Tauk larunbatean erdietsi zuen finaleko txartela, kanporaketako hirugarren neurketan Real Madrili 89-80 irabazita.

Ostegunean hasiko da finala, Gasteizen, eta Tauk izango du etxeko aldea, Liga erregularra Bartzelona baino lehenago bukatzeagatik -lehen bi tokietan amaitu zuten, hain zuzen-. Aurten biek Euroligako final-laurdenetan jokatu dute elkarren aurka, eta Bartzelona sailkatu zen Lauko Finalera.

Iragan denboraldian Baskonia izan zen ACBko txapelduna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.