Bartzelona Superligako liderraren aurka jokatuko du gaur Realak etxean

Athleticek El Olivo hartuko du Lezaman, eta Lagunak-ek Espanyol ahaltsuari egingo dio bisita

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Partida zaila du gaur Realak, Bartzelonaren aurka ariko baita 12:00etan, Zubietan. Denboraldi ederra darama Kataluniako taldeak, jokatu diren hamabi partidetatik ez baitu bakar bat bera ere galdu. Sailkapeneko lehen postuan dago Bartzelona. Donostiarrak, berriz, ez daude unerik onenean. Azken jardunaldian berdindu egin zuten El Olivo azken sailkatuaren aurka. Orain sailkapeneko zazpigarren postuan daude txuri-urdinak.

Lagunak-ek ere ez du partida erraza izango gaurkoa. Espanyolen zelaian ariko da arratsaldeko bostetatik aurrera. Bederatzi partida irabazita, sailkapeneko hirugarren postuan dago Bartzelonako taldea. Barañaindarrak, berriz, hamahirugarren postuan daude, jaisteko postuak saihesteko borrokan murgilduta.

Athleticek, bestalde, sailkapeneko azken sailkatuaren aurka jokatuko du Lezaman, 11:00etan. El Olivo Vigoko taldeak ez du partida bat bera ere irabazi oraindik sasoi honetan, eta, horregatik, ezinbestean irabazi beharreko partida da bizkaitarrentzat. Zuri-gorriak sailkapeneko bigarren postuan daude, liderrarengandik bi puntura. Galiziarrek, berriz, hiru puntu baino ez dituzte lortu orain arteko partidatan; hirurak berdinketei esker lortu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.