FUTBOLA

Bartzelona txapeldun

Herrialde Katalanetako taldeak 0-3 irabazi du Granadan, eta 24. aldiz irabazi du txapela.

jarraia122827.jpg
2016ko maiatzaren 14a
18:49
Entzun

Ez da ezustekorik izan. Bartzelonak ez du huts egin Granadan (Espainia). 0-3 irabazi du, eta, horri esker, Espainiako Liga irabazi du bigarren urtez jarraian —Real Madrilek 0-2 irabazi du Coruñan (Galizia)—. Sasoi honetan irabazitakoarekin, 24 titulu ditu jada Herrialde Katalanetako talde horrek. Luis Enriquek entrenatutako taldeak, gainera, beste titulu bat lor dezake denboraldi honetan, Espainiako Kopako finala jokatuko baitu Sevillaren aurka, datorren igandean, Vicente Calderonen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.