Athleticen eta Bartzelonaren arteko finala larunbatean 21:30ean jokatuko dute Bartzelonako Camp Nou futbol zelaian, baina athleticzaleen festa ez da partidak irauten duen bi ordu horietara mugatuko. Finalaren aurretik eta ondoren ere ez dute zereginik faltako jarraitzaile zuri-gorriek. Bartzelonako bi gunetan behintzat giro aparta espero dute ostiral eta larunbatean: Athletic Hiria-n eta Bartzelonako Euskal Etxean.
Finala gero eta gertuago dagoenaren adierazle, Bartzelonak eginiko keinua; euskaratu egin ditu bere webguneko hainbat atal.
Plaça Carles Buigas, Plaça Josep Puig i Cadafalch eta Plaça de les Cascades-en artean egongo da Athletic Hiria gunea, Montjuiceko iturrien ondoan. Ostiralean, 17:00etan zabalduko dute, eta bi egunez egongo da zabalik. Hauxe izango da egitaraua:
Maiatzak 29, ostirala
17:00: Athletic Hiria-ren inugurazioa
18.00: Spots pantailetan & Widget Flowics
19.30: The Bon Scott Band
20.30: Gatibu
22.00: Danko Jones
23.30: DJak
01:00: Itxiera
Maiatzak 30, larunbata
10.30: Athletic Hiria-ren irekiera.
11.00: Emanaldia pantailetan.
11.30: Joaldunak
14.00: Zea Mays
15.00: Emanaldia pantailetan
18.00: Doctor Deseo
18.15: Irteera zelairantz joaldunekin (bandera erraldoia)
19.00: Biribilketa eta DJak
20.00: Emanaldia pantailetan & Wigdets Flowics
21.00: Partidaren atarikoak eta Kopako finalaren emankizuna.
24.00: Azken jaia. DJak.
Bartzelonako Euskal Etxeak ere festarekin bat egin nahi izan du, eta larunbaterako hainbat ekintza antolatu ditu. Hona egitaraua:
Maiatzak 30, larunbata
13:00: Txalaparta eta bermuta.
13:30: Athleticeko peñen arteko topaketa.
16:00: Athleticen partida historikoen emanaldia.
21:30: Finalaren emanaldia bi pantaila handitan.
23:00etatik aurrera, festa. Horrez gain, egun osoan eskaintza bereziak egingo dituzte, jateko eta edateko.