Saskibaloia. ACB ligako kanporaketak

Baskonia finalerdietan da, ofizioa eta Prigioniren maisutasunari esker

Arabarrek luzapenean makurrarazi zuten Gescrap, justu-justu; bizkaitarrak oporretan daude dagoeneko

Andoni Urbistondo.
2012ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Caja Laboralek lehen aukera baliatu du finalerdietako txartela lortzeko. Real Madrilek ere antzera egin zuen Banca Civicaren aurka, eta bien arteko finalerdia etzi hasiko da. Madrilen jokatuko dira lehen bi partidak (osteguna eta larunbata), eta Gasteizen hurrengo biak, laugarrena beharrezkoa balitz (asteartea 29, osteguna 31). Bosgarrena beharko balitz, ekainaren 2an jokatuko litzateke, Madrilen, larunbatez.

Derbiak garaile bat eta galtzaile bat utzi ditu. Garailea, jakina, Baskonia. Arabarrek partida erabakigarrietan duten ofizioak eta Prigioniren maisutasunak desorekatu zuten balantza. Bizkaiak irabazita zeukan partida galdu zuen Miribillan, eta aho zapore gazi-gozoarekin bukatu du sasoia. Baskoniaren pare aritu direla pentsatuz, baina 2-0ekoarekin eta oporretan, azken-laurdenetan. Seigarren postuak ez du Bilbo aldean zegoen aurreikuspena bete, ezta gutxiagorik ere, eta Euroligako parte hartzeak eragindako zehar kalteen inguruko hausnarketa sakona egin beharko dute klubean.

Galderak asko dira, eta erantzunak, gutxi. Balantzea ilun samarra izan da, eta etorkizunean ere laino beltzak agertzen dira. Aldaketa soinua sumatzen da Bilbon, Jacksonek, D'Or Fischerrek eta Blumsek ez dutelako taldean jarraituko. Banicek ere ez, agian. Makulu asko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.