Baskonia garaipenaren arrastora itzuli da, baina distira handirik gabe. Manresak lan txukuna egin zuen 25 minututan, dituen baliabide urriekin Baskonia ahaltsuari aurre eginez, baina azken 15 minutuetan ezintasunean ito ziren kataluniarrak, eta aurrean zuten enbataren aurrean belaunikatu beste erremediorik ez zuten eduki. 53-47 zioen markagailuak 25. minutuan, baina hortxe itzali zen Manresaren itxaropena. Baskoniak xx-xxko partziala lortu zuen hondarrean, eta urte bukaera gozoa eskaini Buesa Arenara bertaratu ziren 9.000 zaleei.
Baskonia indarrean kantxaratu zen, eta 10-0 aurreratu, baina Manresak erritmoa geldotzea lortu zuen, eta Ivanovicen taldea kutsatu egin zen. 12-8 eta 15-10 hurbildu ziren bisitariak, eta Baskonia Olesoni esker 20-11 aurreratu bazen ere, kolpe indartsuagoa eman zuen bigarren laurden hasieran. 0-8ko partziala, Majstorovicen bi hirukorekin, eta markagailua berdinduta ia: 20-19. Zabarkeriaz jardun zuen tarte horretan Baskoniak, nagusi sentitzen dena bezala, baina Manresak duintasunez egin zion aurre, eta partidan sartuta joan zen aldageletara: 42-36.
Hirugarren laurdenean Gladyrren eskutik etorri zen Manresaren azken ahalegina, baina Baskoniak serio jartzeko ordua iritsi zela erabaki zuen, eta Ponsarnauren taldea irentsi zuen. Batzuetan Teletovic, besteetan San Emeterio, hurrena Huertas edo Logan... Etxekoak 20 puntuko zuloa ireki zutenean bakarrik lasaitu ziren, 38. minutuan. Garaipena bai, joko onik ez.
Baskonia garaipenaren arrastora itzuli da, distira handirik gabe
Boladaka jokatu dute arabarrek, eta hiruko lerrotik hautsi dute partida (86-65), guztira 11 saskiratuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu