Saskibaloia

Baskoniak gertu izan du ezustekoa Atenasen

Gasteizko taldeak 85-81 galdu du Olympiakosen kantxan, Euroligako lehen ligaxkako estreinako partidan. 

Julen Etxeberria.
2012ko urriaren 11
21:55
Entzun

Gertu izan du ezustekoa Caja Laboral Baskoniak Atenasen, baina azkenean esku hutsik itzuliko da Gasteizera. Partidak gorabehera asko izan ditu, eta bi taldeak izan dira aurretik markagailuan. Azken minutuetan, ordea, etxeko taldea hobeto aritu da, eta horri esker lortu du garaipena. Hurrengo partida etxean jokatuko du Baskoniak, datorren ostiralean, Zalgiris Kaunasen aurka (20:30). Lituaniako taldea da multzoko liderra gaur Cevedita Zagrebi astindua eman ondoren (90-62). 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.