Caja Laboral Baskoniaren bolada onak ez du etenik. Gaur hamaseigarren garaipena lortu du jarraian. 75-97 irabazi dio Fenerbahce Ulkerri Euroligako Top 16ko laugarren jardunaldian. Zan Tabakek entrenatutako taldeak ez dio aukerarik eman etxeko taldeari, eta hasi eta bukatu nagusitu da. Andres Nocioni izan da saskiratzaile nagusia (19 puntu), baina argentinarrak laguntza bikaina izan du taldean, beste lau jokalarik sartu baitituzte gutxienez hamar puntu. Baskonia lider da F multzoan: lau partida jokatu ditu eta guztiak irabazi ditu.
Saskibaloia
Baskoniak laugarren garaipena lortu du Euroligako Top 16an
Gasteizko taldeak nagusitasunez irabazi dio Fenerbahce Ulkerri, Istanbulen (75-97). Hamaseigarren garaipena du jarraian, eta Europako lehiaketetan lortzen duen 250.a.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu