Sei partida eta Real Madrilek baino bi garaipen gehiago. Kontuak errazak dira, baina ez dira ateratzen. Zer esanik ez Manresan galtzen bada. Arriskua benetakoa da, kataluniarrak sasoi puntu onean daudelako eta, arabarrek bezala, kanporaketak jokatzeko helburua dutelako. Azken jardunaldian Unicari irabazi zioten, Malagan. Emaitza ona Baskoniak Nou Congost gaiztoan zer harrera izanen duen jakiteko.
Caja Laboralek San Emeterio gabe jokatuko du Manresan. Chapu Nocioni urtebetez bere etxera izan zenera itzuliko da, eta Ivanovicek atarikoetan oso gutxitan erakutsi duen jarrera erakutsi du, kargu hartu baitio taldeko jokalari bati. Ez edonori, gainera, Teletovic kapitainari bere ekarpena apala izaten ari dela esan nahi izan baitzion komunikabideen bitartez.
«Dena ez da puntuak sartzea. Puntuak sartu gabe ere partida onak egin daitezke, baina Mirza kamuts dabil alor guztietan. Badaki bere beharra dugula. Onartzeko modukoa da fisikoki ahuluneren bat edukitzea, baina erantzukizun handiagoa hartu behar du». Nemanja Bjelicak ere izan zuen berea. Serbiarra ondo ari da, baina gehiago nahi du haren entrenatzaileak: «3-4 posizioan jokatzen du, eta postu hori funtsezkoa da guretzat». Nocionirentzat, aldiz, loreak izan zituen ahotan.
Baskoniaren sasoi bukaera itsustu dezake Manresak
Kataluniarrek ere zortzi onenen artean sartu nahi dute, eta sasoi puntu onean daude (12:30, ETB1)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu