Txirrindularitza

Bassok aitortu du erantzule dela 'Puerto auzian'

Italiako Olinpiar Batzordearen Fiskaltzara aurkeztu da gaur, ezustean.

2007ko maiatzaren 7a
19:22
Entzun
Ivan Basso italiar txirrindularia ezustean azaldu da gaur Italiako Olinpiar Batzordearen Fiskaltzara, eta Puerto auzian erantzukizunik baduela aitortu du. Aipatutako auzian, Espainian dopinaren kontrako ikerketa daramate.

Italiako Olinpiar Batzordearen arabera, txirrindulariak "erabateko kolaborazioa" eskaini die "gauzak argitzeko".

Bassok duela egun batzuk eten egin zuen Discovery Channel taldearekin zeukan kontratua. Dopina dela-eta, bi urteko zigorra dauka -oraindik gauzatzen hasteke, baina-, eta Italiako Olinpiar Batzordeari laguntza emateagatik murrizketak izan ditzake zigorrean. Bassok 2008ko Italiako Giroa korritu nahi duela argitaratu du gaur La Gazzetta dello Sport-ek webguneak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.