futBOLA

Bayern Munich, Txapeldunen Ligako finalera

0-3 irabazi dio gaur Olympique Lyoni. Olicek sartu ditu hiru golak. Bihar, Bartzelona-Inter (joanekoan Inter garaile: 3-1).

2010eko apirilaren 27a
23:07
Entzun
Txapeldunen Ligak badu finalista bat: Bayern Munich. Aise lortu du, gainera, sailkapena, gaur gauean 0-3 irabazi diolako Olympique Lyoni. Joanekoan 1-0 hartu zuen mendean.

Ivica Olic aurrelariak sartu ditu gaurko hiru golak, 26, 67 eta 78. minutuetan. Zortzi gol daramatza denboraldi honetako Txapeldunen Ligan; Leo Messi eta biak dira orain golegile nagusiak.

Txapelketako kanporaketarik errazena izan du Bayern Munichek. Final-zortzirenak Fiorentinarekin jokatu zituen, laurdenak Manchester Unitedekin, eta bietan aurrera ez egitear izan zen; batik bat, Manchesterren kontra.

Bere azken Txapeldunen Liga 2001ean eskuratu zuen Bayernek; Valentziari nagusitu zitzaion, penaltietan. 1974, 1975 eta 1976an ere txapeldun izan zen.

Bihar jokatuko da bigarren finalerdia: Bartzelona-Inter Milan (20:45, ETB1). Inter garaile izan zen joanekoan: 3-1.

Finala maiatzaren 22an izango da (larunbata; 20:45), Madrilen, Santiago Bernabeu estadioan. Iaz Bartzelonak irabazi zuen; 2-0 gailendu zitzaion Manchester Unitedi finalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.