Bayern Munichek eta Real Madrilek lehen oina sar dezakete gaur kanporaketetan

Txapeldunen Ligako lehen faseko hirugarren partida irabaz dezakete, Napoli eta Lyonen aurka, hurrenez hurren

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Txapeldunen ligako lehen faseko hirugarren jardunaldiko partidak jokatuko dira gaur eta bihar artean. Gaur, Bayern Munichek eta Real Madrilek aurrerapauso garrantzitsuak emateko aukerak dituzte, hirugarren partida jarraian irabazita lehen oina sartuko luketelako final-zortzirenetan. Bavariako taldeak, A multzoan, Napoliri egingo dio bisita; Madrilgoak, berriz, D multzoan,Lyon hartuko du. A multzoko beste partidan, Manchester City hasiera kaskarra zuzentzen saiatuko da VIla-realen aurka. D multzokoan, berriz,Ajax eta Zagrebko Dinamo goiko taldeen arrastoa ez galtzea dute helburu.

Trabzonspor izaten ari da lehen bi jardunaldietako ezustekoa, eta Moskuko CSKA B multzoko azken sailkatuari egingo dio bisita. Inter, bitartean, faseko bigarren partida irabaztea izango du helburu Lillen etxean. C multzoan, azkenik, Manchester Unitedek ezin du hutsik egin Errumaniako Otelul Galati ahularen etxean. Unitedek aurreneko bi partidak berdindu ditu eta lehen sailkatu bezala aurrera egitea inork uste baino gehiago zaildu. Beste partidan, Basileak eta Benficak lehen postua izango dute jokoan Suitzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.