Irudia. Donostia
BAZKALOSTEKO TERTULIA
Hori du arratsaldeko lauretan jokatzeak. Igandeko bazkariak beranduago hasi ohi dira normalean, eta bazkalostean siestarako edo hitz asperturako aukera izaten da. Futboleko ordutegien dantza eta eromenak ohitura asko hankaz gora jarriko ditu, baina tertuliarena ez. Irudian Realeko Carlos Vela eta Getafeko Juan Rodriguez ageri dira hitz eta pitz. Agian biek zenbaki bera zergatik aukeratu zuten azaltzen ariko dira elkarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu