Euskaltel-Euskadi taldeak adierazi duenez, Beñat Intxausti hurrengo denboraldian ez da Euskaltel-Euskadin izango. Horrenbestez, egindako lanarengatik eskerrak eman nahi izan dizkio talde laranjak eta etorkizunean "ateak zabalik" izango dituela jakinarazi dio Intxaustiri.
Azken egun hauetan, Euskaltel Euskadin beste bi urterako kontratua fitxatu dute Samuel Sanchezek, Igor Antonek eta Romain Sicardek. Atzo, berriz, Egoi Martinezek beste bi urtez Euskal Herriko taldean jarraituko duela eman zen jakitera.
txirrindularitza
Beñat Intxaustik ez du Euskaltel-Euskadin jarraituko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu