Irudia. Donostia
BEHINGOZ, IRITSI DA GOLA
Hamar partida zeramatzan Imanol Agirretxek golik sartu gabe. 2011ko azaroaren 27an sartu zuen azkena, denboraldiko bosgarrena, Betisi. Ia hiru hilabete luze igaro dira ordutik. Eta aurrelari batentzat denbora asko da hori. Baina herenegun, Mallorcaren aurka, barruan zeukan korapiloa askatzea lortu zuen usurbildarrak 78. minutuan —irudian, gola ospatzen—. Taldean, Agirretxek berak sartu du gol gehien: sei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu