Belaunaldi berriak indarrez sartu dira pilota munduan. Enpresek gazte ugariri eman diete profesionaletan aritzeko aukera azken bi urteetan, eta olatu gaztearen eragina txapelketetan sumatzen hasia da. Enpresen ligak atzo aurkeztu zuen aurtengo Lau t'erdiko Txapelketa, eta berrikuntza nagusiak, atariko partiden faltan, bi gazteren aurreneko parte-hartzea da. Aspek eta Asegarcek Asier Berasaluzeri eta Iker Arretxeri lau t'erdian aritzeko aukera eman diete. Gazteak sartzeko, baina, beteranoek lekua utzi beharra dute, eta Asegarcek Ruben Beloki kanpoan uztea erabaki du arrazoi teknikoengatik.
Udazkenarekin batera pilotariei kaiolan sartzeko garaia iristen zaie. Enpresen Ligak atzo goizean aurkeztu zuen lau t'erdikoa Bizkaiko aurrezki kutxak Bilboko Kale Nagusian duen egoitzan. Txapelketa sisteman eta pilotari kopuruan ez da berritasun handirik egongo. Aspek hamasei pilotariko txapelketa nahiago zuen arren, azkenean hogei izango dira berriz ere. Sistema azken urteetako bera izango da, lau multzo, lau zerrendaburu eta ligaxka finalerdietan. Txapelketa heldu den asteburuan hasiko da, eta abenduaren 10a arte luzatuko. Finalerako pilotalekua erabakitzeke dago oraindik, enpresetako buruek Donostiako Atanon izatea nahi badute ere.
Txapelketaren diseinua atzo osatu zuten. Partida guztiak eta multzoak zozketa bidez erabaki zituzten aurkezpenean bertan. Esan bezala, txapelketa lau multzotanbanatuko da, eta multzo bakoitzak iaz finalerdietara iritsitako lau pilotarietako bat izango du buru.
Aurreneko adarrean Titin III.a izango da multzoko burua. Triciokoak txapelketa hau behingoz irabatzeko itxaropena adierazi zuen.Azpian, final-zortzirenetako bi partidetan, bi belaunaldi desberdinetako pilotariak egongo dira. Aurreneko partidan Miguel Capellanek Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko du, eta bestean Patxi Eugik Iker Arretxeren kontra. Luzaidekoak Asegarceren Bigarren Mailako lau t'erdikoa irabazi zuen iaz, eta Lehen Mailako txapelketa bat jokatzen duen lehen aldia du.
BARRIOLAREN ITZULERA. BIGARREN ADARREAN AIMAR OLAIZOLA, EGUNGO TXAPELDUNA IZANGO DA BURU. GOIZUETARRAK ESAN ZUENEZ, GAUR EGUN SORBALDAKO LESIOAK FINAL-LAURDENETAN AURKITU DEZAKEEN KONTRARIOAK BAINO GEHIAGO ARDURATZEN DU. ADARRAREN BEHEALDEAN JUANTXO KOKAK SEBASTIAN GONZALEZEN AURKA JOKATUKO DU, ETA ENRIKE GALARZAK IMANOL AGIRREREN AURKA.
GALARZA V.A ETA AGIRREREN ARTEKO PARTIDA LAU T'ERDIKO TXAPELKETAREN KLASIKOETAKO BIHURTU DA HONEZKERO. AURTENGOA KAIOLAKO LEHEN KANPORAKETAN INDARRAK NEURTUKO DITUZTEN LAUGARREN ALDIA IZANGO DA. AURRETIK 2002AN, 2003AN ETA 2004AN JOKATU ZUTEN, ETA GALARZA HIRUTIK BITAN NAGUSITU ZEN.
HIRUGARREN MULTZOAN PATXI RUIZ IZANGO DA MULTZOKO BURU. IAZKO TXAPELKETAKO EZUSTE GOZOENA IZAN ZEN ETA, SANMATEOETAN ERAKUTSIRIKO SASOIARI ESKER, FABORITOEN MULTZOAN SARTU DA BERRIZ. ADARREKO AURRENEKO PARTIDAN ISMAEL CHAFEEK ASIER OLAIZOLAREN AURKA JOKATUKO DU. DUELA BI URTEKO TXAPELKETAN CHAFEE FINAL-LAURDENETARA ARTE IRITSI ZEN, ETA LEHEN EZUSTEA GOIZUETARRAREN AURKA EMAN ZUEN.
ADARREKO BESTE LEHEN FASEKO PARTIDAN ABEL BARRIOLAK KEPA PEñAGARIKANOK ETA JULEN RETEGIK HELDU DEN ASTEARTEAN ATARRABIAN JOKATUKO DUTEN ATARIKOAREN IRABAZLEA IZANGO DU AURKARI. 2001EAN TXAPELDUN, ETA 2002AN ETA 2004AN TXAPELDUNORDE IZAN ONDOREN ABEL BARRIOLA KAIOLARA ITZULIKO DA AURTEN. IAZ EZ ZUEN JOKATZERIK IZAN ESKUKO LESIOAREN ERRUZ, ETA AURTEN GOGOZ EKIN NAHI DIO LAU T'ERDIKOARI. LEITZARRAK ONARTU ZUENEZ, TENTU HANDIZ PRESTATU DU TXAPELKETA.
IRUJOREN ESPEROAN. LAUGARREN ADARREAN XALA IZANGO DA MULTZOKO BURU, IAZKO TXAPELDUNORDEA . BEHE LDEKO KANPORAKETETAN, IñAKI ESAINEK ETA EKAITZ SARALEGIK ETZI JOKATUKO DUTEN ATARIKOAREN IRABAZLEA IZANGO DU AURKARI MARTINEZ IRUJOK, GARAIZ SENDATZEN BADA. LEHEN FASEKO PARTIDAK BI ASTEBURUTAN BANATUKO DITUZTE, ETA ASPEK AHAL BEZAIN BESTE ATZERATUKO DU PARTIDA HORI. BERAZ, ZIURRA DA URRIAREN 15EKO ASTEBURUAN JOKATUKO DELA.
IRUJO MIN HARTUTA DAGO ETA BI ASTE EGIN BEHAR DITU BIZKARRA BEHARTU GABE; BERAZ, GOIZ JOTA HILAREN 10ERAKO SENDATUKO LITZATEKE. LESIOAREN ERRUZ BERTAN BEHERA UTZI BEHARKO DU XIMUN HARAN JOKO BERRI TORNEOA ERE, ETA BERTAN XALA ARIKO DA BERE ORDEZ. IRUJO GARAIZ SENDATZEN BADA FABORITOEN ARTEAN SARTU BEHARRA DAGO, NAFARROAKO LAU T'ERDIKOAN OLAIZOLARI IRABAZI BAITZION.
LAUGARREN ADARREKO FINAL-HAMASEIRENETAKO BESTE PARTIDAN IñIGO LEIZAK ETA ASIER BERASALUZEK JOKATUKO DUTE, BIGARREN MAILAKO BANAKAKOAREN AZKEN BI TXAPELDUNEK, HAIN ZUZEN. EZ DA EZUSTEA IZAN ASPEK BERASALUZE HAUTATU IZANA. BERRIZKOAK LAU T'ERDIKO HAINBAT PARTIDA IRABAZI ZITUELAKO AFIZIONATU MAILAKO AZKEN URTEAN.
Belaunaldi berria kaiolan sartu da
Berasaluze IX.a eta Arretxe II.a dira EPELen Lau t'erdiko Txapelketaren berritasunak; Belokik ez du jokatuko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu