Beloki 2002ko Tourreko irabazle, eta Sidneyko brontzea Olanorenztat
UCIk Lance Armstrong zigortzen badu, 2002ko Frantziako Tourreko irabazlea Joseba Beloki izango litzateke, orduan bigarren izan baitzen. Beste hiru Tour Jan Ullrichentzat izango lirateke, gerora dopina erabili izana onartu zuen txirrindulariarentzat. Alex Zuellek, Ivan Bassok eta Andreas Kloedenek ere bana irabaziko lukete. Haren ordezko guztiak ustez dopin substantziak hartzegatik ikertu izan dituzte. Asko dira irabazlea aldatuko luketen probak, eta hainbat euskal txirrindularik ustekabeko garaipenak lortuko lituzkete. Esaterako, Abraham Olanok Sidneyko Olinpiar Jokoetako erlojupeko brontzezko domina lortuko luke, Ivan Mayok Dauphine Libere bat, eta Igor Gonzalez de Galdeanok Midi Libre-a.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu