Pilota

Bengoetxea eta Untoria sailkatu dira finalerdietarako

Bengoetxea eta Untoriarekin batera, finalerdietan izango dira Artola-Albisu, Irujo-Rezusta eta Olaizola II.a-Urrutikoetxea bikoteak.

Finalerdietarako txartelik gabe geratu dira Barriola eta Ezkurdia. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 6a
20:14
Entzun

Kito. Banatu dira finalerdietarako txartelak. Izan ere, gaur Altsasun Ezkurdia eta Barriolari 22-20 irabazita zuzenean finalerdietarako sailkatu dira Bengoetxea eta Untoria; eta haiekin batera baita Artola eta Albisu ere. Aaurrez aurre izango dituzte lehendik sailkatuta dauden Irujo-Rezusta eta Olaizola II.a-Urrutikoetxea bikoteak. 

Zaila zuten Ezkurdia eta Barriolak hasieratik, izan ere eurak irabazi beste biderik ez zuten bitartean, aurkariek nahikoak zituzten tanto txartela eskuratzeko. Abantaila horrekin indartsu atera dira Bengoetxea eta Untoria eta aurretik joan dira ia partida osoan zehar, nahiz eta momentu batzuetan Ezkurdiak eta Barriolak berdintzea lortu duten. Ordea, 9. tantotik aurrera ihes egin dute lehenek eta azkar batean egin dituzte sailkatzeko falta zitzaizkien bost tantoak. Borroka estua izan da hortik aurrerakoa ere, alferrik, ordea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.