Bengoetxea VI.a eta Apraiz azken asteetako bolada luzatzen saiatuko dira Irunen

Titin III.a eta Merino dituzte aurkari gaur, eta partida garrantzitsua da, bi bikoteek bosna puntu dituztelako

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Bost jardunaldi falta dira binakako txapelketako sailkatze fasea buka dadin, eta pilotariei iritsi zaie sailkatutako txartela poltsikoan hartuta jokatzeko garaia. Titin III.a-Merino II.ak eta Bengoetxea VI.a-Apraizek Irungo Uranzu pilotalekuan jokatuko dute gaur (22:00, ETB1), eta galtzen duenak atzerapauso larria emango du. Izan ere, egun laugarren eta bosgarren sailkatuak dira, bosna garaipenekin, eta aurkari zuzen bati irabazteak ia bi punturen garrantzia du.

Bengoetxea VI.a eta Apraiz sasoi hobean daude, baina lehen itzuliko partidan 22-14 galdu zuten, Logroñon. Azken bi partidak jarraian irabazi dituzte, eta azken lauretatik hiru. Distira handirik ez dute erakutsi, baina Bengoetxeak ardura hartu du eta eraginkor ari dira. Titin III.ak eta Merino II.ak, berriz, ez zuten itxura onik eman azken partidan, Lasa eta Peñagarikanoren aurka galdurikoan. Aurrelariak ez zuen aste ona pasatu eta ez zen bere onenean kantxaratu. Merinok, berriz, eskuak justu antzean dituela dirudi.

Bestalde, atzo arazorik gabe aukeratu zituzten pilotak Eibarren eta Tolosan. Lasa ezin izan zen joan, herenegun pilotakada eman ziotelako begian. Hala ere, jokatu ahal izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.