PILOTA

Bengoetxea VI.a-Untoriaren garaipen bikaina

Asegarceko bikoteak nagusitasun osoz irabazi die Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriolari, Irunen: 22-11. Oinatz Bengoetxea ikusgarri aritu da: hemeretzi tanto egin ditu. 

Bengoetxea, gaurko partida irabazi berri, Irujori eskua ematen. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 21a
20:12
Entzun

Kito. Zehaztuta daude jada zein lau bikote ariko diren Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan: Berasaluze II.a-Zubieta, Ezkurdia-Zabaleta, Artola-Albisu eta Bengoetxea VI.a-Aretxabaleta —Untoria aritu da Aretxabaletaren ordez azken partidetan—. Finalerdietako ligaxka datorren asteburuan hasiko da. Lau bikoteek elkarren aurka jokatuko dute, eta aurreneko biak sailkatuko dira finalerako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.