Pilota

Bengoetxea VI.ak "gehiegizkotzat" jo du Olaizola II.aren materiala

Leitzakoak nabarmendu du Goizuetakoak aukeratutako pilota bat "gehiegi" ateratzen dela frontisetik eta bote handikoa dela. Olaizola II.ak, berriz, aitortu du "oso pilota ezberdinak" aukeratu dituztela.  

Berria.info
2012ko abenduaren 13a
13:37
Entzun

Aimar Olaizolak eta Oinatz Bengoetxeak gaur aukeratu dituzte Ogetan igandeko lau t'erdiko txapelketako finalerako pilotak. Oso pilota ezberdinak aukeratu dituzte: Olaizola II.ak 106,1 eta 105,7 gramokoak eta Bengoetxea VI.ak 106,6 eta 105,4 gramokoak.

Leitzakoak azpimarratu du berak lau t'erdikorako pilota "aproposagoak" hartu dituela, bote gutxikoak. Horren harira, Olaizola II.ak aukeratutako pilotak "gehiegizkoak" direla esan du.

Goizuetakoa, berriz, "gustura" azaldu da saskian aurkitu dituen pilotekin. "Eskuan hobeto sartzen ziren piloten" alde egin du, eta nabarmendu du "aldea" dagoela Bengoetxea VI.ak eta berak aukeratutako materialean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.