Pilota

Bengoetxeak 22-14 irabazi dio Urrutikoetxeari

Final-laurdenetako ligaxka garaipenarekin hasi du Leitzako (Nafarroa) pilotariak.

Bengoetxea VI.a pilota jotzen, Urrutikoetxea atzean duela, lau eta erdiko txapelketaren final-laurdenetako ligaxkaren lehen jardunaldian. IñIGO URIZ, FOKU
2018ko urriaren 14a
06:49
Entzun

Joko azkarra eta egindako tanto ugari izan dira Oinatz Bengoetxea eta Mikel Urrutikoetxearen arteko neurketan. Elkarren aurka hasi dute final-laurdenetako ligaxka, eta lehen garaipena Leitzakoak eskuratu du, Lekunberriko pilotalekuan (Nafarroa).

Bengoetxea VI.ak hasieratik jarri zuen markagailua bere alde. 7-1 aurreratu zen, baina Urrutikoetxeak ez zion ihes egiten utzi eta 8-8 berdindu zuen emaitza.

Parean ibili ziren bi pilotariak 17-14ra arte. Bengoetxeak txokoan egindako hainbat tanto ederri esker egin zuen orduan 22.era arteko bidea.

Pilotariek 187 pilotakada jo zituzten eta partidak 47 minutu iraun zuen.

Bigarren jardunaldian, Urrutikoetxeak Elezkano II.a izango du aurkari eta Bergoetxeak Retegiren kontra neurtuko ditu indarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.