Bera Bera arratsaldez ariko da Gdyniaren aurka
ESKUBALOIA. Bera Berak irailaren 22an jokatuko du Txapeldunen Ligako atariko torneoko finalerdia Poloniako Vistal Laczpol Gdynia-ren aurka, Viborgen (Danimarka, 16:00). Irabaziz gero, 23an jokatuko du finala (16:50), Viborg eta Suitzako LC Bruhlen arteko partidako irabazlearen aurka. Torneoko txapelduna Txapeldunen Ligan sartuko da, eta beste hiru taldeak Errekopan ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu