BERA BERA 24 - 24

Bera Bera, EHF Kopatik at

Donostiarrek ezin izan dute joaneko partidatik ekarritako desabantaila irauli.

Alba Menendez, baloia jaurtitzear, Porriñoren aurkako partidan. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 22a
13:37
Entzun

Ez zuen lan erraza Bera Berak, 34-29 galdu zuelako Iuventa Michalovce Esloveniako taldearen aurka, EHF kopako hirugarren kanporaketako joaneko partidan. Itzuleran, partida parekatua jokatu dute bi taldeek, eta donostiarrek ezin izan dute joaneko bost goleko alde horri buelta eman.

Hasiera-hasieratik lehia estua izan dute, Bera Berak nahiz Iuventak ez baitute bi goletik gorako abantailarik izan partida osoan. Besteak beste, bina eta zazpina berdindu dute lehen zatian, eta gol bateko desabantailarekin joan dira donostiarrak atsedenera (9-10).

Bigarren zatia hastearekin, aurretik jarri da markagailuan etxeko taldea. 15-14koarekin, bi erabaki eztabaidagarri hartu ditu epaileak. Martinez bi minutuz egotzi du aurrena, eta abantaila baliatu dute eslovakiarrek partida berdintzeko. Hurrengo jokaldian epaileak baliorik gabe utzi du etxekoen gol bat, erasoko falta emanda. Azkenean, 24na berdindu dute, eta zaleen txistu artean irten dira epaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.