Eskubaloia

Bera Bera Kopako finaletik kanpo

Donostiako taldeak ezin izan du bere jokoa egin, eta 26-28 galdu du finalerdietan Elxen kontra.

ainara arratibel gascon
2021eko maiatzaren 22a
17:01
Entzun

Bera Berak ezingo egindako denboraldi aparta biribildu. Liga irabazi eta gero, Espainiako Kopatik kanpo geratu da finalerdietan, Elxen kontra galdu eta gero: 26-28. Aurreko sasoiko Kopako borrero bera izan du Imanol Alvarezen taldeak. Orduan bezala, Herrialde Katalanetako taldeak ez dio utzi ohikoa duen jokoa egiten utzi Bera Berari. Apenas izan du kontraerasora ateratzeko aukerarik, eta geldikako erasoan ez du argitasunik izan. Atzo finalerdietako partidan zazpi gol egin zituen Mariane Fernandezek, bakarra egin du, adibidez. Gainera, donostiarrek hamasei baloi galdu dituzte.

Azaroaren 1etik partidarik galdu gabe zen Bera Bera, eta unerik txarrenean jaso du porrota. Dena den, ondo hasi dute neurketa donostiarrak: 6-3 jarri baitira aurretik. Baina ordutik aurrera gauzak okertzen zaizkio Bera Berari. Bost minutu egin ditu golik sartu gabe, eta Elx partida nahi zuen lekura bideratzen hasi da. Herenegun Malagaren kontra Silvia Arderiusekin gertatu bezala, taldeko jokalari ohi bat amesgaizto izan zen Bera Berarentzat. Ana Isabel Martinez.  Denboraldi amaieran hartuko du erretiroa, eta partida ikusgarria jokatu du. Nahi bezala gidatu du bere taldea, eta zortzi gol egin ditu. Harekin batera erabakigarriak izan da Nicole Morales atezainaren geldituak eta Gabriela Bitoloren golak.

Atsedenaldian 16-18 zen atzetik Bera Bera. Baina final-laurdenetan ez bezala, bigarren zatian ezin izan dio buelta eman. Partida handia egiten segitu du defentsan Elxek, Imanol Alvarezen taldeari korrika egiteko aukerarik eman gabe, eta ondo kudeatu du bizpahiru goleko errenta. Gainera, defentsan Bera Bera ez da ohi bezain sendo aritu. Duela hiru aste ligan Elxek 20 gol egin zizkion, gaur zortzi gehiago.

Renata Arruda atera zen aulkitik, eta haren geldituek bizirik mantendu dute Bera Bera. Baina baloi galerek eta erasoan ez asmatzeak kondenatu dute. Hainbat ahalegin eta gero, gainera, Elxek lau golen errenta lortu zuen. Azken minutuetan arriskatu egin behar zuen ezinbestean Imanol Alvarezek erasoan, atezaina kendu eta zazpi jokalarirekin jokatuz. Baina alferrik izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.