Historian aurrenekoz, euskal derbi bat jokatu da kopako tituluaren lehian. Aurrez aurre izan dira Bera Bera eta Zuazo, eta donostiarrak nagusitu dira finalean, aise. Bederatzigarren finala zuen Bera Berak, eta bosgarren kopa lortu du.
Partida hasiera-hasieratik jarri du kopa Bera Berak Donostiarako bidean, eta atsedenaldirako jada zazpi golen aldea zuen. 17-10. Zuazok, txapelketa zoragarria egin ostean, ezin izan du donostiarren erauntsia eten, eta bigarren zatian zabalduz joan da gol aldea.
Finalaurrean, Bera Berak 13-16 irabazi zion Atletico Guardesi, eta Zuazok 21-22 Porriño etxeko taldeari.