Eskubaloia

Bera Bera-Thueringer eta Itxako-Zalau, Europako kanporaketak

Europako Errekopako eta EHF Kopako zozketak egin berri dituzte, eta bi euskal taldeek etxean jokatuko dituzte joaneko partidak. Alemaniako txapelduna egokitu zaie donostiarrei (Thueringer), eta Errumaniako talde indartsua nafarrei (Zalau).

2013ko otsailaren 12a
12:17
Entzun

Espero zen bezala, aurkari zailak izango dituzte Bera Berak eta Itxakok Europako lehiaketetan. Donostiarrek Alemaniako txapeldunaren aurka jokatu beharko dute Europako Errekopako final-laurdenetan. Joaneko partida Donostian jokatuko dute, martxoaren 9-10eko asteburuan, eta itzulikoa Erfurten, Alemanian, astebete geroago. Thueringerrek Txapeldunen Ligan ekin zion denboraldiari, eta oso talde indartsua da. Alemaniarrak kanporatuz gero, Volgograd-Hypo kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko du Bera Berak Europako Errekopako finalerdietan. Kasu horretan ere etxean litzateke joaneko partida, eta etxetik kanpo itzulikoa.

Itxakori, berriz, Zalau Errumaniako taldea egokitu zaio EHF kopako final-laurdenetan. Joaneko partida Lizarran jokatuko dute nafarrek ere, eta itzulikoa Errumanian. Erronka zaila du Itxakok, baina, aurrera eginez gero, Astrakhanotxka-Metz kanporaketako irabazlearen aurka jokatu beharko luke. Final-zortzirenetan bezala, ondo bidean, Errumanian jokatuko ditu Itxakok bi partidak; kasu horretan, asteburu berean jokatuko lirateke bi partidak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.