Eskubaloia

Bera Berak hirugarrenez jarraian liga irabazteko aukera du gaur

Bigarren sailkatua den Ro' Casaren pistan jokatuko du, Kanaria Handian (19:30). Partida irabaziz gero, titulua irabaziko du, liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan.

Eli Pinedo Bera Berako jokalaria, ligako partida batean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko maiatzaren 16a
19:34
Entzun

Ligako bisitari onena, etxean puntu gehien lortu dituen taldearen aurka. Partida gogorra du gaur Bera Berak, liga irabazteko borrokan. Sailkapenean bigarrena den Ro' Casaren aurka neurtuko ditu indarrak. Hiru jardunaldiren faltan bi punturen aldea dute donostiarrek. Kalkuluak errazak dira. Bera Berak irabaziz gero, lau puntu gehiago lituzkete kanariarrek baino, eta gol aldea ere, alde. Hirugarren urtez jarraian liga irabaziko luke, beraz.

Galduz gero, gol aldea zaintzea ere garrantzitsua izango da Bera Berarentzat. Joanekoan 25-20 gailendu ziren, Bidebietan. Bost gol baino gutxiagorengatik galduta, eskura geldituko litzaioke titulua. Alde handiagoarengatik galduta, berriz, asko zailduko litzaioke helburua lortzea.

Monche Puche entrenatzailek gogoz ikusten du bere taldea: "Partida zaila da Ro' Casaren aurkakoa, baina ondo ari gara entrenatzen, intentsitate handiarekin. Badakigu zer dugun jokoan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.