Ez da samurra izan denboraldia. Ro'Casak oso estu hartu du Bera Bera. Baina, behetik gora eginda, puntu galera ezerezean utzita, donostiarrek laugarrenez jarraian irabazi dute liga. Alcobendas mendean hartzea bakarrik falta zitzaion festa lehertzeko, eta, hasieran kosta arren, gozatuz amaitu dute partida (32-15). Matxalen Ziarsolo, Bea Fernandez eta Tania Yañezen agurreko partida izan da, eta merezitako omenaldia jaso dute hirurek. Gaurko ospakizunen ondoren, astelehenean izango dute harrera Donostiako Udalean eta Gipuzkoako Aldundian.
2-3 eta 3-4 aurretik jarri da Alcobendas, etxeko taldeari tentsio pixka bat sortuta, baina 0-3ko partzialarekin lasaitu dira Bera Berako jokalariak (6-4). Tempranoren geldituekin eta kontraerasoan min eginez, 15-10 iritsi dira atsedenaldira, eta 4-0eko partzialarekin hasi da bigarren zatia (19-10). Olatuaren gainean, eta 31-14koarekin 27. minutuan Ziarsolori omenaldi goxoa eginez, festa giroan amaitu da partida.