Berasaluze VIII.a-Albisu, sanmateoetako finalera
PILOTA. Berasaluze VIII.ak eta Albisuk sanmateoetako torneoko finalerako txartela lortu zuten atzo, Xala eta Barriolari 22-19 irabazita. Galduta ere nahikoa zuten hamabost tanto egitea, baina nagusi izan ziren. Emaitza horrekin, Olaizola II.a eta Apraiz ere finaletik kanpo geratu ziren. Bengoetxea VI.a-Begino edo Titin III.a-Merino II.a izango dituzte aurkari, etzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu