Kirola

Berasategi eta Llanos Europako txapeldun triatloian

Gasteizen jokatu da. Iaz ere Berasategik lortu zuen Europako txapela emakumezkoetan.

2010eko ekainaren 26a
17:51
Entzun
Euskal herritarrak izan dira nagusi triatloiko Europako txapelketan, emakumezko zein gizonezkoetan: Virginia Berasategi izan da lehena andrazkoetan eta Eneko Llanos gizonetan. Gasteizen jokatu da aurten Europako Txapelketa, eta, beharbada, etxean lehiatzea abantaila izan dute batek zein besteak.

Llanosek 5 ordu 35 minutu eta 5 segundu behar izan ditu igeriketa, bizikleta eta lasterkako ibilbideak osatzeko. Berasategik, berriz, 6 ordu, 14 minutu eta 46 segundu. Gizonetan Martin Jensen danimarkarra izan da bigarren (minutu bat eta 27 segundura). Emakumezkotan, berriz, Jodie Swallow munduko txapelduna (4 minutu eta 16 segundura).

Berasategik iaz ere jantzi zuen Europako txapela, Pragan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.