Virginia Berasategik hamargarren amaitu zuen atzo Hawaiiko ironman proba. 9.19,52ko denbora egin zuen, eta lehen hamarren artean amaitzeko jarri zuen helburua bete du, nahiz eta udan orpoan jasan zuen lesioak proba hobeto prestatzen ez dion utzi. Chrissie Wellingtonek irabazi zuen emakumezkoen lasterketa.
Gizonezkoetan, berriz, Eneko Llanosek ezin izan zuen amaitu lasterketa. Bizikletarekin ari zela utzi behar izan zuen sabeleko arazoekin. Alexander Craigek irabazi zuen gizonezkoena, bere hirugarren garaipena, 8.03,56ko denborarekin lasterketako errekorra hobetuz.