Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horiak Osasunako Rubeni eta Flañori; eta Rayoko Arribasi, Jordiri, Casadori, Michuri eta Javi Fuegori. Bestelakoak: 15.270ikusle Nafarroako Erresuman.
Boxeoko borroka bat izan balitz, gutxigatik baina Rayok irabaziko zuen atzo Osasunaren kontra Nafarroako Erresuman jokatutako norgehiagoka. Borroka amaitu aurretik ez, baina puntuetan epaileek Jose Ramon Sandovalen taldeari emango zioten garai-pena, seguru. Gola sartzenez zuten asmatu ez Osasunaketa ez Rayok, eta, azkenean, berdindu eta puntuak banatu zituzten.
Emaitza justua da. Osasunak hiru puntuak nahi zituen, sailkapenean jauzia eman eta Europako Ligako postuetara gerturatu ahal izateko. Baina atzo baino hobeto jokatu beharko dute gorritxoek denboraldi honetan Europan lehiatzea bezalako balentriaren bat lortu ahal izateko. Partida lehiatua izan zen.
Rayok ez zirudien talde igo berria, eta Osasuna ezustean harrapatu zuen. Nafarrak euren mailarik onenetik urrun ibili ziren, baina, azkenean, puntu bat batu ahal izan zuten, gutxienez. Ondorio on askorik ateratzerik ez dago atzoko partidatik, baina puntua ez da txarra. Futbolean sarri esaten den bezala, biltzea beti da garrantzitsua.
Rayo Vallecano eta Osasuna eta Nafarroako Erresuma eta Vallecas «oso antzekoak» zirela esan zuen Jose Ramon Sandovalek, Espainiako hiriburuko taldeko entrenatzaileak, partidaren bezperan. Hori hala izanik, Sandovalek ondorioztatu zuen Rayok ez zuela izango arazorik Osasunaren jokoa egokitzeko. Eta bete-betean asmatu zuen. Jokalariek arrazoia eman zioten Rayoko entrenatzaileari, eta hasieratik Osasuna estu hartzeko asmoz zelairatu ziren Piti, Lass, Michu, Fuego, Movilla eta enparauak. Rayo Vallecanoko jokalariak, Osasunaren antzeko ezaugarriak erakutsi, eta goian estutzen ahalegindu ziren Jose Luis Mendilibarren taldearen baloi irteera.
Presio lanak bikain egin arren, erasoan minik ez zuten egin lehendabiziko ordu erdian, baina Osasuna ez zen inoiz eroso sentitu zelaian, eta, lehen zatiaren azken ordu laurdenean, Rayok markagailuan aurrea hartzeko aukerak ere sortu zituen. Zelai erdian huts asko egin zituzten bi taldeek, eta biak erosoago aritu ziren aurkariari baloia lapurtzen, baloia berreskuratutakoan jokoa sortzen baino. Halere, Osasunak apur bat behera egin zuen lehen zatiko azken ordu laurdenean, eta Rayo gero eta erosoago sentitu zen zelaian. Nafarroako Erresumari Vallecasen antza hartu zioten Sandovalen jokalariek, eta, une batzuetan, bazirudien Rayo ari zela etxean. Egoera horretan, Osasunak ames zezakeen emaitzarik onena ageri zen markagailuan atsedenaldian; hasierako emaitza bera, hutsekoa, alegia. Atsedenaldian Mendilibarrek jokalariak suspertzen asmatzea gakoa, eta harmailetan bildutako Osasunako zaleen itxaropen bakarra.
Bigarren zatian, baina, lehengo lepotik burua jarraitu zuen Osasunak. Rayok ez zuen era-kutsi bigarren zatiko azken ordu laurdenean bezainbestekonagusitasunik, baina, zenbait unetan izan ezik, partida kontrolpean izan zuen Sandovalen taldeak.
Haize freskoa Lamah-rekin
Lamah sartzeak bizitasun apur bat eman zion Osasunari, eta nafarrak azken minutua arte ahalegindu ziren gola sartu nahian. Urriaren 17an San Mamesen Athleticen aurka jokatutako derbian txartel gorria atera ziotenetik, jokatu gabe zen erdilari belgikarra —min hartuta egon zen zigorra betetakoan—, eta albiste ona izan zen Lamah berriro bizi eta gogotsu ikustea. Osasuna hobeto aritu zen harekin. Nolanahi ere, gola sartzeko aukerarik garbiena kanpoko taldeak izan zuen bigarren zatian: Lass jokalari azkarrak egindako erremate batean, baloia langatik oso gertu pasatu zen.
Hiru puntuak lortzea zen Osasunaren helburua. Beraz, gorritxoak ezin dira erabat pozik izan atzoko partidan gertatutakoarekin, baina, zelaian ikusitakoa ikusita, ez dago ukatzerik berdintzea zela emaitzarik bidezkoena; norbaitek zerbait gehiago merezi izatekotan, Rayok gehixeago merezi izan zuen,Osasunak baino. Beraz, Nafarroako Erresuman partidarik galdu gabe jarraitzearekin eta puntu bat gehiago izatearekin gustura egon beharko du Mendilibarren taldeak, nahiz eta itxura onik ez eman. Bartzelonaren zelaian 8-0 galdu ondoren, hutsean amaitu zuen Osasunak Sevillaren aurkako norgehiagoka. Santiago Bernabeun 7-1 galdu ostean iritsi da Nafarroako Erresumako bigarren hutsekoa.
OSASUNA 0. RAYO 0
Berdindu, eta eskerrak
Osasunaren ohiko armak bere eginda, Rayok ezustean harrapatu ditu gorritxoakDenboraldi honetan bigarren aldiz, Nafarroako Erresuman golik sartu gabe amaitu du norgehiagoka etxeko taldeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu