FUTBOLA

Berdinketa, eta eskerrak

Realak bina berdindu du Valladoliden. 2-0 jarri da aurretik, Valladolidek berdindu egin du, eta Bravok penalti bat gelditu dio Eberti partida amaitzear zela. 

2013ko urriaren 30a
21:51
Entzun

Valladolidek eta Realak bina berdindu dute partida ikusgarrian. Partida hasi eta ordu laurdenera gola sartu du Antoine Griezmannek, jokaldi ona egin eta area txikitik jaurtiketa eginda. Bigarren zatia hasi eta berehala berriro Realeko jokalari frantziarrak sartu du gola, Valladoliden atzealdeak egindako huts larria baliatuta. Partida erabakita zirudien, baina hiru minutuan bi gol sartu ditu etxeko taldeak: Larssonek lehena eta Javi Guerrak bigarrena. Handia egitekotan izan da Valladolid, epaileak penaltia adierazi baitu Realaren aurka partida amaitzear zela, Mikel Gonzalezek baloia eskuarekin jo eta gero. Zorionez, Bravok penaltia gelditu dio Eberti, eta binakoarekin amaitu da partida. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.