Mikel Astarloza Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak EPO substantziarekin positibo eman zuen Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunak egindako probetan. Astarlozak une oro bere errugabetasuna defendatu du eta horixe egingo du bihar ere Donostiako Amara Plaza hotelean eskainiko duen prentsaurrekoan. 12:00etan hasiko da agerraldia.
Ekainaren 26an lehiaketatik kanpo egin zioten dopin kontrol batean atzeman zioten EPOa Pasai San Pedroko (Gipuzkoa) txirrindulariari. Txirrindularia behin-behinekoz zigortzea erabaki du UCIk.
txirrindularitza
Bere errugabetasuna azaltzeko prentsaurrekoa eskainiko du Astarlozak
Pasa den ostiralean jakin zenez, UCIk egindako probetan EPO substantziarekin positbo eman zuen Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu