ARRAUNA

Bermeok, Liga eta bandera

Nagusi izan da Portugaleten, denboraldiko azken banderan, eta bigarren urtez jarraian eskuratu du liga. Bestetik, Santurtzi eta Donostiarra TKE ligan arituko dira datorren urtean.

jarraia145272.jpg
2017ko irailaren 17a
17:33
Entzun

Azken banderan nagusitasunez gailenduta lortu du Urdaibaik Ligako txapeldun izendatzea, bigarren urtez jarraian. Bermeoko ontziak 27 segundo atera dizkio laugarren izan den Hondarribiari. Orio bigarren izan da Urdabairengandik bost segundora, eta Kaiku hirugarren 14ra.

Hurrengo denboraldian, maila gorenean izango dira beste bi euskal talde. Santurtzik eta Donostiarrak mailaz igotzea lortu dute, eta TKE ligako partaide izango dira. Sametolameu, Ares eta Puebla galiziarrak jaitsi dira mailaz.

Sailkapen osoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.