Lehen aldiz jokatuko da ‘Berria-Pasaia’ estropada datorren igandean, eguerdiko hamabietan, Pasaiako badian. Ontziak hiru tandatan arituko dira, tanda bakoitzean lau ontzi, eta 5.556 metroko ibilbidean lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte. ‘Berria-Pasaia’ estropada TKE ligarako puntuagarria izango da, eta TKEren Estropada Arautegiaren arabera jokatuko da.
Irabazleak 3.066 euroko saria izango du, eta 12. sailkatura bitartean 1.050 eurotik gorako sariak emango dituzte.
Pasaiako Udala eta Pasaiako Portuko Agintaritza laguntzaile dira banderaren antolaketan.
arrauna
BERRIA bandera estropada jokatuko da datorren igandean, Pasaian
Datorren igandean, abuztuaren 7an, Pasaiako badian BERRIAk eta Ilunbe Arraun Elkarteak antolatuta ‘Berria-Pasaia’ estropada jokatuko da, TKE Traineruen Klub Elkartearen Ligarako puntuagarria. Lau luze eta hiru ziabogarekin, eta ohiko erlojupeko sistemaz jokatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu