Azken txanpan ari da sartzen BERRIA txapelketa. Gaur eta bihar jokatuko diren kanporaketen ostean, zehaztuta geldituko dira hirugarren faseko partidak. Baztango Txaruta eta Berrizko Oizpek jokatuko dute gaur, Zizurko pilotalekuan (17:00), eta Añorga eta Hernani ariko dira nor baino nor gehiago bihar, Urnietakoan (10:30).
Zizurko kanporaketa oso parekatuta dago. Oizpeko Loidi-Urkijo eta Txarutako Madariaga-Bereau ariko dira kadeteetan, Alberdi-Perosanz eta Juanenea-Bererena gazteetan, eta Albizuri-Zabala eta Zerezo-Arraztoa nagusietan. Kadeteetan bizkaitarrak dira faborito, oreka espero da gazteetan, eta Arraztoak izan dezake kanporaketaren giltza nagusietan.
Urnietako kanporaketan Añorga da aurrera egiteko hautagai nagusia. Añorgako Iriondo-Jauregi eta Arrieta-Otaegi ariko dira kadeteetan, Eskudero-Sagaseta eta Mendizabal-Esnaola gazteetan, eta Erroizenea-Jauregi eta Ojuel-Gorrotxategi nagusietan. Kadeteetan oreka espero da, gazteetan Gipuzkoako txapeldunordeak dira Añorgakoak, eta nagusietan maila horretako bikoterik sendoenetakoa du Añorgak.
BERRIA txapelketako partidak Zizurren eta Urnietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu