BERRIAren telebistako zuzeneko lehen saioa

[Ustream]http://www.ustream.tv/recorded/24276674[/Ustream] Programa astelehenetik larunbatera izango da. Elkarrizketak, erreportajeak, musika, umorea eta abar bilduko ditu saioak. Lehen gonbidatuak Gorka Izagirre eta Ion Izagirre izan dira.

2012ko uztailaren 27a
12:55
Entzun

Bart hasi dira Londresko Olinpiar Jokoak, eta BERRIA.INFOk, Berria TBren bitartez, zuzeneko telebista saio bat egingo du egunero, batik bat, euskal kirolarien ibilbidea aztertzeko. Baina ez hori bakarrik. Hainbat gonbidatu izango dira egunero: kirolariak, kirolari ohiak, eta beste. Elkarrizketak, erreportajeak, musika, umorea eta abar bilduko ditu saioak.

Atzo ekin zion programari, 12:00etan. Lehen gonbidatuak Gorka Izagirre eta Ion Izagirre anaiak izan dira, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak biak.

Programa astelehenetik larunbatera izango da. Gorka Erostarbe kazetariak aurkeztuko du, eta laguntzaile izango du Alazne Salcedo, produkzio lanetan eta kazetari lanetan. Lara Madinabeitia Berria TBko bideogilea da errealizadorea. Danel Agirre Gipuzkoako Hitza-ko zutabegileak ere kolaboratuko du saioan. Horiez gain, BERRIAren Kirola saileko kazetariek parte hartuko dute.

Gainera, BERRIA.INFOn, telebista saioaz gain, webgune berezi bat ere izango da jokoen berri izateko. Egunkariak egunero hamabi orrialdeko gehigarria aterako du.

BERRIAk bi kazetari dauzka Londresen: Unai Zubeldia eta Imanol Magro. Berriketan.info-n ere emango dute Jokoen berri (Zubeldia eta Magro).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.