Txirrindularitza

Beste bi urtez ariko da Haimar Zubeldia Euskaltelen

Bere webgunean Euskaltel-Euskadi taldeak jakinarazi du Haimnar Zubeldia txirrindulari usurbildarrarekin (Gipuzkoa) akordioa erdietsi duela. Horrenbestez, Zubeldiak beste bi urtez jantziko du Euskaltel-Euskadiko elastiko naranja.

2006ko irailaren 16a
13:36
Entzun
Aurten amaitzen zitzaion kontratua 29 urteko txirrindulariari eta akordioa sinatu ostean 2008a arte ariko da Miguel Madariagak zuzentzen duen taldean. "Egia esan oso oso gustora nago", adierazi du Haimar Zubeldiak Euskadi Irratian. Onartu du gauzak ez direla errezak izan. Pozik agertu da usurbildarra taldean geratzen delako.

1998. urtetik ari da profesionaletan Haimar Zubeldia. 2000.urtean Euskal Bizikleta irabazi zuen, bosgarren sailkatu zen 2003ko Frantziako Tourrean eta aurten zortzigarren izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.