Arrauna

Beste kolpe bat eman du Hondarribiak

Gipuzkoarrek irabazi dute Bilboko bandera, Kaikuri bederatzi segundo eta Urdaibairi hamahiru aterata. Sailkapen nagusian bost punturen aldea dauka orain Hondarribiak Urdaibairekiko.

jarraia124946.jpg
unai zubeldia
2016ko uztailaren 16a
20:08
Entzun

Lehen luzean hiru segundo eta bigarrenean hamar. Kito. Hasterako amaitu ditu lanak Hondarribiak Bilboko banderan. Erakustaldi handia eman du, beste behin, eta oso indartsu dago San Miguel ligako sailkapenaren buruan. Azkenerako, bederatzi segundo atera dizkio Kaikuri, eta hamahiru Urdaibai eta Astillerori. Atzerago gelditu dira Orio, Tiran, San Pedro, Zierbena, Cabo, Portugalete eta Zumaia.

Sailkapen nagusian 69 puntu dauzka Hondarribiak, 64 Urdaibaik, eta 58 Kaikuk. Beheko postuetan, berriz, kolpe handia hartu du Zumaiak, bederatzi punturekin gelditu delako, eta hamasei dauzkalako Portugaletek. San Pedrok, berriz, zazpigarren amaituta, 21 puntu dauzka dagoeneko.

Euskotren ligako hirugarren jardunaldian, oso estua izan da estropada, eta azken palakadetan irabazi du bandera San Juanek, Hibaikaren denbora berean. 38 ehuneneko aldea izan da bi traineruen artean. Cabok gaur aurrea hartu dio Oriori, eta zazpi segundo atera dizkio. Sailkapen nagusian hamabi puntu dauzka San Juanek, bederatzi Hibaikak, bost Oriok, eta lau Cabok.

Bihar, igandez, Getxon izango dituzte estropadak gizonezkoek zein emakumezkoek, itsasoan, eta ontziak elkarren ondoan direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.